EUSKAL KULTURA ELKARTEA
NORTZUK GARA?
Algortako irabazi asmorik gabeko kultura elkarte bat gara eta euskal kultura esparru soziokulturaletara hedatzea dugu xede. Euskal Herriko plazetara zuzentzen dugu gure proiektua, bertako jendearekin batera euskal dantzaz gozatzeko. Dantza-plazetaz gain, kantu-jiretan ere aritzen gara, gorputza mugitzeaz aparte musikaren eta kantuaren beroa sentitzeko.
ZUZTERRAK: ESANAHIA
Euskal kultura transmititzeko lehen urratsa atzera begiratzea eta aurretiaz transmisio horren arduradunei arreta jartzea da, gure sustraiei begiratzea, hain zuzen ere. Hori dela eta, bizkaieratik datorkigu izena: zuzterrak (sustraiak). Izenaz gain, Zuzterrak elkartearen logoak ere kutsu hori gordetzen du.
PARTAIDEAK:
Elkarteak egoitza Algortan duen arren, ez gatoz bakarrik Algortatik. Santurtziko eta Erandioko kideak ditugu. Hori momentuz, taldea haziz doa eta!
"Ez da zunzun, ez da ttunttun,
pandero aireduna"
Panderojolea nagusiki, nahiz eta dantzan ere ezin hobeto moldatzen den. Pianoa ere jotzen badaki, baina perkusioarekin bereziki trebea dugu. Ez dago bere eskuaren bizkortasuna berdintzen duenik, eta ahotsa berotuta ahots urrezkoa du.
"Datorrenaren keinu ta bisai,
hauspo askoren erregai"
Euskal Herriko bazter guztietan da ezaguna, Xiberuan barne, Xiberuan bereziki. Soinua jotzen du batik bat, baina gitarra eta zenbait haize instrumentu ere menperatzen ditu. Ahotsarekin artea egiten badaki. Musika alorrean ez dago bera baino trebeagoa denik.
"Xiruliruli, xiruliruri,
nork dantzatuko ote du soinutxo hori?"
Dantzaria den arren, nagusitu denez gero musika jo besterik ez du egiten gaur egun, haize instrumentuetan eta perkusioan da aditua. Bere doraemon poltsikotik atera ditzakeen instrumentu kopurua zur eta lur uzten du pertsona oro.
"Kitar bibolin doinuak jarraituz badaukat
dibertitzeko gaia arratsalde honetan"
Bibolin jole papera hartzen du gurekin dagoenean, baina dantza maisua da ere bai eta abestu ere oso ondo abesten du. Entsaiorik gabe edozein estualditatik irteten daki. Familiatik datorkio frikismo guztia, hereditarioa omen da.
"Jantzan ikasi gura dabenak
barruetara beittue."
Dantzaria eta dinamizatzailea, dantza plazen gidari. Jauziak berak baino gehiago gustoko dituen pertsonarik ez dago. Dantzaldiak ikustea dantzatzea bezain gustoko du taldeko gazteak.